Azalera: 112m2
Logelak: 4
Komunak: 2
Garajea: -
Biltegiratze gela: -
Kokapena: Bilbao
Probintzia: Bizkaia
Posta kodea: 48.013
Bilboko erdiguneko etxebizitza argitsu hau dugu salgai Mine-n, Sabino Arana etorbideko 30. zenbakian hain zuzen ere.
Etxebizitza esklusibo hau 1971.urteko eraikuntzaren lehenengo solairuan kokatzen da. Lehenengo pisua den arren, lurretik altuera handira dago, beraz, bigarren edo hirugarren solairutzat hartu dezakegu, behealdean komertzio eta bulegoak baititu.
Ataria eta igogailuak oraintsu berrituta dituen hormigoizko eraikina da.
Etxeak, 136,49 m2 ditu eta ondorengo egongelak bereizi ditzakegu: sukalderako eta terrazarako (gaur egun garbigailua eta esekitokia daude bertan) sarrera ahalbidetzen duen hall zabal bat, beirate izugarri bat duen jangela-egongela, balkoi luze bat etorbiderako bistak dituena, horma-armairuak dituen 4 logela handi eta bi komun (hauetariko bat logela nagusian dago).
Iturgintza eta elektrizitate instalazioak guztiz aldatu dira.
Komunitate-kuota 180€/hilabete-ko da (ur beroa eta berogailua barne daudelarik).
Zeozer gehiago jakin nahi? Bisitatu nahi duzu? Zuri laguntzeko prest gaude. Zure etorkizuneko etxea bilatzen lagundu nahi zaitugu