Bilboko, Castaños auzoko etxebizitza honen erreforma integrala egin genuen. 88m2-ko tamaina duen etxe hau, hiru logela, bi komun, sukaldea eta jangela-egongela handi baten sakabanatzen zen.
Hasiera-hasieratik, gure bezeroek, baita guk ere, argi izan genuen sukaldea eta jangela-egongela izango zirela etxeko erdigunea.
Erreforma integrala: egindako aldaketak
Etxebizitzak zuen korridore luze eta estua ahal zen neurrian saihesteko helburuz, sukaldeko paretak bota eta beirazko horma luze bat diseinatu genuen. Honi esker, korridorea laburtu eta argiaren sarrera ahalbidetzea lortu genuen.
Beraz, behin etxebizitzari argi dezente oparituta eta sukalde-jangela-egongela estantziak bisualki konektatuta, korridoreko espazioak ahalik eta gehien aprobetxatzeari ekin genion. Horretarako, komun handi bat, garbitegia eta despentsa bat eraiki genituen. Hiru espazio hauek zuzenki jarraian zeudenez, bezeroen nortasuna eta estiloa mantentzen zuten pertsonalizatutako ate ezberdinak konbinatu genituen.
Bestalde, komunei dagokionez, argiz blai, material naturalez eta kolore argiz estali genituen. Gainera, izugarrizko dutxak ezarri genituen, baita armairuak neurrira egin ere.
Era berean, erosotasuna premiatuz, etxebizitza osoko pertsianak motorizatu (aplikazio bitartez erabiltzeko) eta berogailua eta argiak digitalizatu genituen. Hortaz, zauden tokian zaudela kontrolatzeko ahalmena duzu.
Azken finean, familia maitagarri honi, haien egunerokoan erosotasuna eta funtzionaltasuna batik bat eskaini nahi izan genion.