Azkorrin (Getxo) kokatzen den baserri zoragarri honen jabeak MINEkin harremanetan jarri ziren beheko soilarua berrantolatu eta banaketa berri bat proposatzeko. Familiaren helburu nagusia, etxebizitza guztiz independente eta erosoa diseinatzea zen, etorkizun hurbil baten alokatu ahalko dutena. Beraz, martxan jarri eta 3D proposamen anitz eskaini genizkien.
Etxebizitzak 65 m2 ditu eta ondorengo espazioak ezberdindu daitezke: sukaldea, egongela, biltegi handi bat, logela eta komun eder bat.
Baserriak bota ezin diren hormak ditu, zutabe gisa jarduten dutenak. Hortaz, tamalez, diseinua mugatuta geneukan nolabait. Hala ere, jatorrizko banaketa aproposa zen eta hori dela eta logela eta bainugelaren kokapenak mantendu ditugu.
Bestalde, zabaltasun sentsazioa areagotzeko, sukaldean beirazko itxitura ezarri dugu eta korridoreko horma bota dugu.
Biltegia dagoen espazio hortan, bigarren logela bat ezarri dugu.
Banaketa berri honi esker, baserri zoragarri honen itxura guztiz aldatzea lortu dugu. Funtzionaltasuna eta argi naturala ezinbesteko baldintzak izan direlarik.