Hasiera-hasieratik hasi behar izan ginen lanean. Hutsik eta egoera txarrean zegoen espazio bat erosi genuen, ez zuen inolako instalaziorik, ezta hormarik ere. Espazio ilun eta desatsegina zirudien. Erreforma integrala egingo genuen Alango n.
Ez zituen oinarrizko elementuak (gasa, elektrizitatea, ura…), ez zuen lurrik eta isolamendurik ere. Baldintza horietan zegoen espazio hura, etxebizitza atsegin eta eder bat izatea lortu nahi genuen.
Neurriak hartutakoan, 3D-ko zirriborro ezberdinak burutu genituen. Oso erabakigarriak izan ziren banaketarik onena aukeratu ahal izateko. Azkenean, etxebizitzak, bi logela, komun bat, bainugela bat eta sukalde-jangela-egongela izatea erabaki genuen.
Eraikitzerako orduan, kalitate handiko materialak erabili genituen eta aurrekontuaren zati garrantzitsu bat isolamendurako erabili genuen. Etxea kaleko lurraren parean zegoenez, ezinbestekoa iruditu zitzaigun lurzoruaren tenperatura kontrolatzea. Horretarako, berogailuak albo batera utzi genituen eta lurzorua bera berotu. Gainera, ateak eta leiho zaharrak, isolamendu termiko eta akustiko handikoengandik ordezkatu genituen.
Hasiera batetik, etxebizitzak zuen xarma ikusi genuen. Horregatik, helburu nagusia, gure inguruan zeuden orok, lehendabiziko egunetik geneukan sentimendu hori izatea zen.
Egongelako altzairuzko habea, egur naturalez estali genuen eta sarrerarako, eskuz egindako ate zoragarri bat aukeratu genuen. Era berean, erabilerarik ez zuen barneko patioa guztiz eraldatu genuen, non belarra eta altzari aproposak jarriz, toki atsegin bat lortu genuen.
Alango n egindako erreforma integrala gure lan kutunetariko bat da.