Urte bukaera, Begoña auzoan kokatzen den 108 m2-ko etxebizitza honekin amaitu dugu Mine-ko taldekideok. Sukalde erreforma eta beste aldaketa txiki batzuk egin genituen etxe hontan.
Jabeak, irailean, etxebizitza erosi zuen eta erreforma arin bat egin nahi izan zuen. Paretak margotu, elektrizitatea berriztatu eta sukaldea goitik behera eraldatu.
Erreforma martxan jarri bezain laster, sabaia, zentsuzko arrazoirik gabe, oso baxu zegoela ohartu ginen. Hori dela eta, sabaia apurtu eta igo egin genuen, altueran 30 zentimetro irabaziz etxebizitzari. Honi esker, etxebizitza argitsuago eta zabalago bat lortu genuen.
Era berean, etxeko tenperatura optimizatzeko helburuz, leiho zahar guztiak kendu eta etxeko leiho berriak (Kommerling) ezarri genituen, isolamendu handiago bat eskainiko diolarik gure bezeroari.
Bestalde, sukalde erreforma izugarri egin genuen. Gainera, jangelarekin konektatuta egoteko helburuz, leiho zabal bat zabaldu genuen paretaren erdialdean. Argia pasatzeaz gain, espazio bien arteko komunikazioa erraztuko duena.
Poztasun handiz egin dugun proiektu honen bitartez, gure bezeroa bere etxe berrian eroso sentitzea desio dugu eta hasi berri duen bide honetan zoriontsu izatea.