Terraza eta balkoi erraldoia duen Algorta erdiguneko 94m2-ko etxebizitza da hauxe. Beronen erreforma integrala Getxo n burutu genuen.
Hasiera hasieratik zuen espazioen banaketa aproposa eta egokia bazen ere, sukaldeak eta komunak benetako indarguneak ez zituela erakusten uste genuen. Hori dela eta, espazio bi horrek guztiz eraldatzea erabaki genuen, baita gainontzeko hainbat oinarrizko elementuak (lurra, ur eta gas hodiak…) berritzea ere.
Erreforma integrala Getxo: egindako aldaketak
Sukaldeko instalazioak bere osotasunean aldatu genituen, gune hezea (garbigailua, baxera garbigailua eta sukaldeko putzua) sukaldatzeko gunetik bereiziz. Horrela, lan egiteko oinarri oso zabala eta erosoa diseinatu genuen.
Era berean, etxebizitzak eskaintzen zuen argi naturala aprobetxatu eta sukaldea eta egongela-jangela bateratzeko asmoz, beirazko horma bat ezarri genuen. Espazio bateratu honi esker, gure gonbidatuen konpainiaz momentu oro gozatu ahal izango dugu.
Hasierako komunari dagokionez, 5m2 zituen eta bere aukerak eta funtzionaltasuna are gehiago aprobetxatzeko, espazio beretik bi komun lortzea ezinbestekoa zen gure egunekorako.
Kasu honetan, hormak harri naturalez estali genituen, haritzezko altzariak hautatu eta dutxa platera ahalik eta zabalena ezarri. Bai komuna bai bainugela, espazio apal, funtzional eta erlaxagarriak izatea nahi genuen.
Azkenik, etxeko gunerik bereziena: terraza. Ezinbestekoa zen guretzat, espazio honek zuen erakargarritasuna azaleratzea. Hormak zuriz margotu genituen, egurrezko hesi bat jarri genuen pribatutasuna handitzeko eta belar artifiziala ezarri lurrean.
Azkenik, baratze bertikal bat diseinatu genuen eta berogailu bat jarri paretan, urteko gau hotzenetarako.